2008-11-28

Okupazio Bulegoa, etxebizitza eskubidea bermatu arte, eskura dagoen borrokarako tresna

Bilboko okupazio mugimenduak bultzatuta, Okupazio Bulegoa martxan dago Bilbon. Kontsultak, aholkuak, elkarlana, esperientziak... oro har, okupazioaren inguruan lanean dabiltzan guztientzako topaleku bat eratu nahi dute. Ostiral arratsaldero, Alde Zaharreko Ekoetxean bildu eta interesa duen ororentzat ateak zabaltzen dituzte.

Ostiralero
18:00-21:00
pelota kalea,5(ekoetxea)

2008-11-17

Gazte baten gogoeta

"Ez gara drogetatik urrun bizi, politika ez zaigu zuek uste bezain arrotz egiten, etxebizitza duin bat edukitzeko ametsa dugu eta horretarako lan egiten dugu, GKEak eta gizarte elkarteak ezagutzen ditugu, batzuetako kide ere bagara" badakit hau guztia esan arren gazteak gizarte osoko pertsona erosoenak direla esaten dutenei zaila egingo zaiela iritziz aldatzea.

Umeekin zenbait udaleku edo kanpalekutan egoten diren begirale boluntarioak datozkit burura. Eurei esker sarritan egungo gazteen (“aurreko belaunaldiak hobeak ziren”, hala diote) jarduna kritikatzen duten guraso ahoberoek, haien seme-alabak aldibaterako urrun edukita atsedena hartzeko beta izaten dute. Guraso hauei, astialdi taldeak, kanpalekuak eta udalekuek, aspaldi, “haurtzaindegi” izatearen funtzioa betetzeari utzi ziotela jakinarazi behar zaie. Guraso hauek haien seme-alabek baliotan oinarritutako hezkuntza bat jasotzan ari direla sinetsi eta barneratu behar dute. Play-Stationetik urrun dagoena, matematika irakasleak irakatsi ezingo diona eta gurasoek eurek bideratzen dieten heziketaren osagarria.

arazoak edo adimen urritasuna duten pertsonekin boluntario ibiltzen diren gazteak. Euren oporren hilabete osoa edo hamabostaldia, pertsona hauek etxetik kanpo naturak eta lagunen konpainiak eskainitako zirraraz goza dezaten, bideratzen dutenak.

Bestelako balio eta lekukotzak jasotzera gatazkak eta pobrezia pairatzen dituzten lurraldetara salto egiten duten brigadistek edota lankidetza musutruk urruneko herrialdetan eskuragai ematen duten kooperanteek, gazteoi gizartea eraldatzeko berez ateratzen zaigun irribarre zintzoa isladatzen dute.