2009-01-07

Kultur Aniztasuna


Gaur egun gure ingurua gero eta kultur anitzagoa da. Etorkinak arrazoi ezberdinengatik datoz Euskal Herrira; behar ekonomikoak eta sozialak, gatazka armatuak, indarkeria.

Beraz, esan dezakegu egungo jendartearen ezaugarri nagusienetako bat heterogeneotasun sozial, kultural eta linguistikoa dela.Kulturartekotasuna beraz, aniztasun egoeren aurrean izan dezakegun ikuspegi bat da, berdintasunean oinarritua eta aniztasunean aberasgarri bezala ulertzen dena.

2009-01-05

Etxebizitza merkatuaren beherakada, gazteentzako ilusio faltsuen salmenta

Hilabeteak dira krisialdi ekonomikoari buruzko berrien jarraian pisuen salneurrien beherakadaz, sustatzaile eta eraikuntza-enpresen zailtasunez eta BPGaren moteltzeaz berriak iristen zaizkigula. Aipamen gutxi egiten zaie ordea, garai ekonomiko zail horrek eragingo dituen benetako zailtasunei. Hilabetero, EURIBOR delakoaren igoerak zorrez gainezka dauden pertsonak, euren etxe zaharrak saldu ezinik harrapaturik dauden etxez aldatzeko beharra duten pertsonak, emantzipatzeko aukera inoiz baino zailagoa ikusten duten gazteak... Antza denez, adreiluaren festa bukatu egin da, eta orain nork emango dio egoerari erantzuna? Iraganari so eginez, argi ikus dezakegu zein izango den erantzuna.

Eguneroko gaiak zehazten dituenak, gauzak modu batean ikusteko irizpideak sortzen ditu. Gauzak horrela, une honetan hormigoizko-makinek berriro ere modu egokian funtziona dezatela da euren helburua, berriro ere hipotekek beren dinamika jarrai dezaten eta “betikoak” %15 edota 20tik gora aberats daitezen. Hori da garrantzitsuena, merkatuak normaltasun egoera berreskuratzea. Merkatu horren normaltasunak hain zuzen ere krisialdia ekarri izanari arreta gutxi jartzen zaio.

Argitu beharra dago, eraikuntza-enpresan eman den krisia ez dela esparru horretan eman den gehiegizko arautzearen ondorioz ezta eraikitzeko lur eskasiagatik edota burokrazia mailan jarri diren oztopoengatik. Argi eta ozen esan beharra dago, merkatuaren funtzionamenduaren logikak eragin duela krisia. Estatu Batuetan “Sub-primeek” eragin zuten barrabaskeriak, beldurra eragin zuen, eta beldur hori Estatu espainolera heldu zen.

Gazteok eta Enplegua jardunaldien Ondorio Txostena

"Elkarrekin jarraitu, denbora behar dugu edo moztuko?"
izeneko jardunaldia egin berri du EGK-k gaian eskarmentua eta interesa daukaten 30 pertsonarekin (elkartetako gazteak eta gazteria teknikariak).
ONDORIO TXOSTENA eskuratzeko albiste honetan klikatzea besterik ez duzu egin behar. +Info: etxebizitzabizkaia@egk.org