2008-12-30

Sare Sozialaren Hedapena / Marko Txopitea

Orokorrean, 2008 urtean ez da ezusteko handirik izan teknologiaren alorrean, aurretik zetozen joerek jarraipena izan baitute.
Baina Euskal Herritarren artean tendentziaren bat nabarmentzekotan, urte honetan Interneteko sare sozialek izan duten hedapena nabarmendu behar da.
Web gune gehienak lehendik sortu baziren ere, aurten, erabilera inoiz baino gehiago hazi da. Euskal hiztunek, Web 2.0 aroan sailkatzen diren web gune erabilerraz piloa daukate eskura(blogak, wikiak, fotologak, etab.), baina web gune horietako batzuek erabiltzaileen arteko harremanei eta jardunari ematen dioten garrantzirik handiena. Hala, sare sozial digitalak sustatzen dituzte.
Aristoletek esan zuen bezala,"gizakiok animalia sozialak gara eta gure helburuak komunitatearen barruan garatzen ditugu".
Agian horregatik, teknologia aukera ematen digun heinean, internet ere inoiz baino era sozialagoan erabili dugu aurten euskal herritarrok.

GAUR8.18/19-n
2008ko abenduaren 27an, argitaratua

2008-12-11

Gazteak munduari begira



Youtube-tik hartutako bideoa.Gazteek, bere egoera eta ingurunea nola ikusten duten kontatzen digute.

2008-12-10

JET LAG BIO 08

Multikulturalitatea Bilbora helduko da laster JET LAG BIO 08 izenburupean. 2008ko abenduaren 19tik 23ra, Deustuko kanalean ospatuko den jaialdia honetan, Bilboko gazteek munduko beste bost hirietako hiri adierazpen gazteak ezagutu eta elkartrukatu ahal izango dituzte. Esan bezala, jaialdia kulturen eta hiri modernoetako adierazpen gazteen bilgune bat da. Multikulturalitatea jaialdian egongo den mestizaian ikusten da. Horrela, leku berean skate eta roller erakustaldiak dirauten bitartean, DJ baten musikaren erritmoan graffitero batzuk euren arte urbanoaz Bilboko Itsasadarreko gunea dekoratzen ikusiko ditugu. Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shangaiko ikusentzunezkoen proiekzioak egingo dira, eta leku horietako gastronomia goxo-goxoa dastatu ahal izango da.





2008-12-08

Etxebizitza duin bat!

Gutxi falta da hauteskundetarako eta badaramagu denbora luzea hauteskunde giroan murgildurik. Batzuk saiatzen dira beraien irudirik onena gizartaratzen azken urteetan beraiek abian jarritako neurri positiboenak erakutsiz, besteek, aldiz, beraien hautes-promesak gizartarazten saiatzen dira. Era berean, gizarte mugimenduek, gizartearen egunerokotasuna benetan baldintzatzen duten arazoak agendaratzeko momentua ere bada, eta hauen artean funtseskoenetakoa etxebizitzarena da.
Etxebizitzaren arazoa konpontzeko administrazio ezberdinek eskumenak eta erantzukizunak badituzte ere, normalean arazo honi buruz egiten ditugun diskurtso orokorrek beraien gogoetak eta galdegiteak administrazioko goi mailakoei begiratzen diete. Abagune honetan udal politikari zuzendu nahi dizkiogu gure gogoetak. Udalen artean ezberdintasun anitz egon badaudela ahaztu gabe, agerian daude guztiei orokorki zuzendu ahal dizkiegun gai batzuk.

2008-12-04

Gizarte Hezitzaileak eta IKT-a


Gaur egun teknologia berriak edozein arlotan ezin bestekoak bihurtu direla argi dago. Gure kasuan, gizarte hezitzaileak izanda, oso baliagarriak dira gure lana errazteko eta zabaltzeko.

Interneten informazio bila nenbilela, gai honekin lotura daukan dokumentu interesgarri bat topatu dut.
Nahiz eta berez adin eta zeregin konkretu batera bideratua egon, uste dut interesgarria izan daitekeela teknologia digitalaren erabilpenean berriak garenontzat.
IKT Gaitasuna(konpetentzia)haur eta lehen hezkuntzan.
Euskal Curriculumeko ebaluazio adierazleekin.
Zikloko arlo bakoitzean nola landu daitekeen teknologia digitala, erabiltzeko eta informazioa tratatzeko gaitasuna.
Egileak; Itziar Blanco, Evelia Brasa, Gloria Barrios y Berta Martínez
Alkartu LHI rako egina 2006/2007-2007/2008 ikasturteetan