2008-12-08

Etxebizitza duin bat!

Gutxi falta da hauteskundetarako eta badaramagu denbora luzea hauteskunde giroan murgildurik. Batzuk saiatzen dira beraien irudirik onena gizartaratzen azken urteetan beraiek abian jarritako neurri positiboenak erakutsiz, besteek, aldiz, beraien hautes-promesak gizartarazten saiatzen dira. Era berean, gizarte mugimenduek, gizartearen egunerokotasuna benetan baldintzatzen duten arazoak agendaratzeko momentua ere bada, eta hauen artean funtseskoenetakoa etxebizitzarena da.
Etxebizitzaren arazoa konpontzeko administrazio ezberdinek eskumenak eta erantzukizunak badituzte ere, normalean arazo honi buruz egiten ditugun diskurtso orokorrek beraien gogoetak eta galdegiteak administrazioko goi mailakoei begiratzen diete. Abagune honetan udal politikari zuzendu nahi dizkiogu gure gogoetak. Udalen artean ezberdintasun anitz egon badaudela ahaztu gabe, agerian daude guztiei orokorki zuzendu ahal dizkiegun gai batzuk.

No hay comentarios: