2008-11-28

Okupazio Bulegoa, etxebizitza eskubidea bermatu arte, eskura dagoen borrokarako tresna

Bilboko okupazio mugimenduak bultzatuta, Okupazio Bulegoa martxan dago Bilbon. Kontsultak, aholkuak, elkarlana, esperientziak... oro har, okupazioaren inguruan lanean dabiltzan guztientzako topaleku bat eratu nahi dute. Ostiral arratsaldero, Alde Zaharreko Ekoetxean bildu eta interesa duen ororentzat ateak zabaltzen dituzte.

Ostiralero
18:00-21:00
pelota kalea,5(ekoetxea)

2008-11-17

Gazte baten gogoeta

"Ez gara drogetatik urrun bizi, politika ez zaigu zuek uste bezain arrotz egiten, etxebizitza duin bat edukitzeko ametsa dugu eta horretarako lan egiten dugu, GKEak eta gizarte elkarteak ezagutzen ditugu, batzuetako kide ere bagara" badakit hau guztia esan arren gazteak gizarte osoko pertsona erosoenak direla esaten dutenei zaila egingo zaiela iritziz aldatzea.

Umeekin zenbait udaleku edo kanpalekutan egoten diren begirale boluntarioak datozkit burura. Eurei esker sarritan egungo gazteen (“aurreko belaunaldiak hobeak ziren”, hala diote) jarduna kritikatzen duten guraso ahoberoek, haien seme-alabak aldibaterako urrun edukita atsedena hartzeko beta izaten dute. Guraso hauei, astialdi taldeak, kanpalekuak eta udalekuek, aspaldi, “haurtzaindegi” izatearen funtzioa betetzeari utzi ziotela jakinarazi behar zaie. Guraso hauek haien seme-alabek baliotan oinarritutako hezkuntza bat jasotzan ari direla sinetsi eta barneratu behar dute. Play-Stationetik urrun dagoena, matematika irakasleak irakatsi ezingo diona eta gurasoek eurek bideratzen dieten heziketaren osagarria.

arazoak edo adimen urritasuna duten pertsonekin boluntario ibiltzen diren gazteak. Euren oporren hilabete osoa edo hamabostaldia, pertsona hauek etxetik kanpo naturak eta lagunen konpainiak eskainitako zirraraz goza dezaten, bideratzen dutenak.

Bestelako balio eta lekukotzak jasotzera gatazkak eta pobrezia pairatzen dituzten lurraldetara salto egiten duten brigadistek edota lankidetza musutruk urruneko herrialdetan eskuragai ematen duten kooperanteek, gazteoi gizartea eraldatzeko berez ateratzen zaigun irribarre zintzoa isladatzen dute.

2008-10-22

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua


EGK, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskadiko Legebiltzarrak maiatzaren 27ko 6/1986 Legeari esker sortutako zuzenbide publikoko elkartea da.

Gazteen alde lan egiten duten gazte elkarteez osatutako plataforma da.


EGK, sorreraz eta izaeraz, gazteen parte hartzea, eta partaidetza eta gizarte eraldaketarako esperientziak bultzatuz, haien eskubideak defendatzeko eta bizi baldintzak hobetzeko lan egiten duen erakundea da. Ikuspegi ireki batetik, gazteriaren gizarteratzea erreztea, Gazte Politika aproposa sustatzea edo gazteei zuzendutako zerbitzuen garapena lortzea dira EGKren beste helburu batzuk.

2008-10-20

Lan bila


Gaur egun lan bila ibiltzea, lan bilakatu da.
Txosten honetan baliagarria izan daitekeen informazioa eskuratu dezakezu
gazte.
animo!

2008-10-17

Gazteen Euskal Lege-proiektua

2008ko irailaren 23an Gobernu kontseiluak Gazteen Euskal Lege-proiektua onartu zuen.
Etorkizuneko Gazteen Euskal Legea, funtsean, herri-administrazioek gazte politika integrala bultzatzeari dagokionez dituzten eskumenak eta eginkizunak arau bidez antolatzeko premiatik sortu da.
Gazte politika integralak, batetik, gazteen emantzipazioa errazteko neurriak barne hartzen ditu; eta, bestetik, gaztetasunaren sustapena, berariaz gazteentzat diren programa, jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen bitartez.
Eta hori guztiori elkarteetako zein elkarteetatik kanpoko gazteen partaidetza sustatzen duten prozesu eta bideez baliatuta.

2008-10-16

Ongi Etorri gure blogg-era


Blogg honen helburua gazteentzako interesgarria izan daitekeen informazio biltzea da.
Gure inguruan sortzen diren aukera desberdinak gazteen esku jartzea,
eguneratu zaitez gazte!!!
izango da gure OiHuA!!